Albisteak

 

Otsailaren 18 eta 25ean eta martxoaren 4an, herriko zein Ereño eta Kortezubiko gazteei zuzendutako “Keep Calm” tailerra eskeiniko dau Gautegiz Arteagako Udalak. Urremendiko LGEko gazteria zerbitzuko ekimena da hau, gazteekaz sexualitatea edota drogomenpekotasuna lantzeko.

Gazteek harreman pertsonaletan errespetua barneratzea eta hauen garapen pertsonala orekatua eta osasuntsua izatea ezinbestekoa da. Tailer hauetan gehien kezkatzen jakezen gaiak lantzeko aukera izango dabe. Eurek dira geure herrietako etorkozuna eta zaindu behar doguz”, azaldu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Félix Naberanek.

Gautegiz Arteagako, Ereñoko eta Kortezubiko gazteek, 12 eta 17 urte bitartekoek, afektibidadea, bardintasuna, sexualitatea, menpekotasunak eta droga kontsumoa jorratzea da asmoa. “Keep Calm” tailerra hiru saio ezberdinetan burutuko da, otsailaren 18an, 25ean eta martxoaren 4an. Bakoitzak aukeratu ahal dau ze saiora joango dan, ez dalako beharrezkoa guztietara joatea. Ordutegia, 17:30etatik 19:30etara izango da, Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean. Besteak beste, Besteak beste, gazteek sexuarekiko edota drogarekiko dauzkaten dudak jasoko dira, tailerreakn lantzeko. Gainera, drogen inguruko prebentzo saioak egingo dira eta sustantzia bako adikzioak landuko dira, jokoa eta mobila, kasuan kasu. Busturialdeko gazteria adin sasoi honetarako garrantzitsuak diren gaietan gizalegezko jarrera, osasuntsua eta errespetutsua garatzeko laguntza eskeintzeko ekimena da.