Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak herritarren esku jarri dau 2016-2017 ikasturterako 8 ikastaro jarri dauz. Izena emoteko epea irailaren 30erarte egongo da zabalik.  Interesatuek ikastaroen eskainza zabala izango dabe aukeratzeko, kulturalak zein kirolekoak. Kurtso bakoitza egin ahal izateko gutxienezko kupoa dago, 9 pertsonakoa.

Udalak 8 ekintzetako ikastaro anitza eta zabala prestatu dau, herritarren eskaerari erantzuteko. Honako ikastaroak eskeiniko dira: mantentze eta kirol ekintzen artean, Pilates, Helduentzako Mantentze Gimnasia, Yoga eta Zumba; ekintza sozio-kulturaleei dagokionez, Abesbatza eta Joskintza. Eta hizkuntzeei dagokionez, umeentzako eta nagusientzako ingelesa klaseak eskeiniko dira.
"Urtero bezala 2016-2017rako ikastaroen eskaintza zabala planteatu dogu. Herritarrek herrian bertan ekintza soziokulturalak burutzea erraztutea da helburua, herritik kanpo irten barik. Era honetako ekintzak herritarren arteko harremanak sendotzen dabez, batzen gaituzte eta herria dinamizatzen dabe", azaltzen dau Gautegiz Arteagako Alkateak,   Jose Felix Naberanek.
Interesatuek irailaren 30erarte emon ahal dabe izena. Horretarako Gautegiz Arteagako Kultur Etxera jo beharko dabe. Ikastaro bakoitza burutu ahal izateko gutxienez 8 pertsonak emon beharko dabe izena.

Gautegiz Arteagako Udalak aho batez moldatu dau zerbitzu publikoei edo kultur eta prestakuntza ekintzei buruzko zerbitzuen tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hemendik aurrera, ikastaroetan izena emoten dabenek kurtso osoa ordaindu beharko dabe jardueraren hasieran; ordainketa bankuko helbideratzearen bitartez egingo da; Ikastaroan bajan emoteko kuotaren itzultze proportzionalaren aukera jasotzen da aurretiko arrazonamendu justifikatua egoten bada (laneko baja, gaixotasuna edo antzerakoa).

Ikastaroak astean ordu bateko periodikotasuna izango dabe eta hauen prezioa urtean 100 €koa izango da erroladutakoentzat eta 140€ ez erroldatuentzako. Asteko ordu kopurua edo egun kopurua handiagotzen edo txikiagotzen bada prezio publikoa aldatu egingo da gorantz edo beherantz proportzionalki.