Albisteak

 

Gautegiz Arteagako udalak kirola praktikatzea sustatzen dau herriko nagusien artean Parke Biosasungarrien ikastaro baten bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Kirola Sailaren laguntzagaz. Tailer praktikoa bi hilabetez eskeiniko da eguenetan, apirilaren 7tik maiatzaren 14ra, 9:30etatik 11:30etara, parke barrian (euria izanezkero Aretxederreta Kultur Etxean). 

Ikastaroaren helburua parke biosasungarrien erabilera ezagutzera emotea da eta jarduera fisikoa sustatzea, praktikan jartzeko teknika zuzenak edota jarduera fisikoa osasungarria burutzeko oinarrizko arauak ikastea. 

"Parke biosasungarriak, herrian bat daukagu, Sasoian egoteko eta nagusien osasuna hobetzeko tresna apartekoak dira.  Ikastaro praktiko honegaz kirolaren bitartez geure nagusiek euren bizi-kalitatea hobetzeko jarraibideak ikastea gura dogu", adierazi dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberan-ek.

"Parke biosasungarria" gimnasiarako ekipo ezberdinez osatutako gunea da, sasoian egon eta gaitz zein lesioak prebenitzeko baliogarriak. Nagusien jarduera fisikoa praktikatzeko diseinatuta dago, batez be 60 urtetik gorakoentzat, mugikortasuna hobetu, malgutasuna areagotu eta gorputzeko giharrak indartzeko.

Herriko nagusiei zuzendutako ikastaroan parke biosasungarrien ekipoen erabilera eta jarduera fisikoa egitearen onurak emongo dira ezagutzera. Besteak beste, ongizatea hobetu, burmuineko oxigenazioa, autoestimua areagotu, stressa kendu eta zahartzea atzeratzea.

Ikastaroa egiteko gutxienez 5 pertsonetako taldea osatu behar da eta izena emoteko Aretxederreta Kultur Etxea kultur etxera jo behar da.
(Informazio gehiagorako: Aretxederreta Kultur Etxea. 94 627 15 63 )