Albisteak

activate Montorre2 

Gaur goizean Aktibatu + programan parte hartu duten ikastetxeak Euskadiko Biodibertsitate Zentroan elkartu dira ingurumenaren iraunkortasunaren alde 2014-2015 ikasturteanzehar egindako lana baloratzeko.

Ekitaldiak diziplina anitzeko epaimahaia izan du. Oihan Vega eta Sara Gandara (2014-2015 kanpainako rotagonistak) izan dira bertan, eta baita kanpainan lankidetzan ari diren erakunde eta GAPeko ordezkariak ere. Sarien artean azpimarratzekoak dira parketxeetarako bisita gidatuak, Eroskiren elikadura eskolaren jardunaldi bereziak...

Aktibatu + programa
Aktibatu + izeneko programa eguneroko ekintza txikien bidez planeta hobetzeko modu bat da. Ideia hau Global Action Plan-ek (GAP) izan zuen. GAP GKE bat da, helburu bera daukan nazioarteko sare batean dagoena: eguneroko jardueren ingurumen-inpaktua murriztea, etxean, bulegoan eta ikastetxeetan ohiturak aldatuz. Nazio Batuen Erakundeak babesten du eta UNESCOk egiaztatzen du programa hau, eta 1990az geroztik 23 herrialdetan dago. Aurten Bizkaiak Busturialdea-Urdaibaira, Lea Artibaira eta Uribe Kostara zabaldu du programa.
Aurten Bizkaiko zkaiko beste eskualde batzuetara heldu da Aktibatu + eskola zein familiei zuzentzen zaien Aktibatu + ekimena. Aurten Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe Kostan ari da lanean. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbikerrek, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Energiaren Euskal Erakundeak, Eroski Taldeak eta Metro Bilbaok bultzatutako ekimena da Aktibatu +. Parte-hartze aktiboa bultzatzen du parte hartzen duten udalerrietan, bai ikasleen partetik ikastetxeetan eta bai familien partetik etxebizitzetan, ikasleen gurasoengandik hasi eta erkidego osora hedatuz. Parte hartzen duten ikastetxeetan kontsumitzen den energia kopurua % 5 gutxitzea lortu nahi du Aktibatu + programak. Horrez gain, etxebizitzetan energiaren eta uraren kontsumoa % 5 jaistea, gaikako bilketa egiteko edukiontzien erabilera % 12 haztea eta CO2 igorpenak % 7 murriztea ere lortu nahi du.

Aktibatu + Etxebizitzak
Familia eta etxebizitzei bideratutako jarduera honetan parte hartu nahi dutenek eskuragarri dute web orri bat, erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasunaren tankerako gaiak lantzeko errazak eta eraginkorrak diren tresnak eskaintzen dituena. Parte hartzen duten udalerri, mankomunitate eta abarren web orrien bidez sar daiteke web orri horretara, edo www.bizkaia21.net atariaren bitartez, Aktibatu + eremua kontsultatuz.

2014-2015 ikasturtean parte hartu duten ikastetxeak
Saritutako ikastetxeak

Energia  

 

IKASTETXEA

SARIA

 Lehen saria:  J.M.Uzelai
(Busturia) 
 Urkiolako parketxera bisita gidatua (garraioa barne) (Bizkaiko Foru Aldundiak eskeinita).
  2.saria:   Santa María del Socorro-Mertzede Ikastetxea
(Gernika)
 Metro Bilbaoko makina gelara bisita gidatua
(Metro Bilbaok eskeinita).
 3.saria:  Gernika BHI
(Gernika) 
 Urdaibai Bird Center-era bisita gidatua (garraioa barne) (Bizkaiko Foru Aldundiak eskeinita).
 Aipamen berezia emaitza onenak izan dituen ikastetxeari:  J.M.Uzelai
(Busturia)
 Itsas museoaren"Ibaiaren magia" erakusketarako sarrerak (ekaina edo iraila) (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eskeinita).
 Eskola-aipamena Komunikazio kanpaina ikusgarrienari:  Sagrado Corazón Ikastetxea (Bermeo)   Getxo aquariumera bisita gidatua (garraioa barne) (Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik).

 Compra-Residuos 
 

IKASTETXEA

SARIA

 Lehen saria:  Eguzkibegi ikastola
(Galdakao)
  Armañoneko parketxera bisita gidatua (garraioa barne).
(Bizkaiko Foru Aldundiak eskeinita).
   2.saria:  Dima Ugarana Herri Ikastetxea
(Dima) 
Gorbeiako parketxera bisita gidatua (garraioa barne).
(Bizkaiko Foru Aldundiak eskeinita).
  3.saria:  IPI Soloarte
(Basauri)
 Paseoa Nerboi ibaian barrena
(ekaina edo iraila) (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eskeinita).
 Aipamen berezia emaitza onenak izan dituen ikastetxeari:  Eguzkibegi ikastola
(Galdakao)
 Abeltzaintzako guneetan elikadura eskola (EROSKI-k eskeinita)
 Eskola-aipamena Komunikazio kanpaina ikusgarrienari:   Eguzkibegi ikastola
(Galdakao)
 Abeltzaintzako guneetan elikadura eskola (EROSKI-k eskeinita)

 

Iturria:Bizkaimedia