Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak, parrokiagaz batera, Urdaibaiko Organoak. Joxe Mari Egileor" organo kontzertu zikloaren kolaboratzailea da eta herritarrak animatzen dauz hamabigarren edizino honetan parte hartzera.  Sarrera kontzertua Gautegiz Arteagako Andra Mari eleizan eskeiniko da datorren zapatuan, uztailaren 18an, 20:30etan.

Herriko ondare musikalaren berreskurapena, kontserbazioa eta balioan jartzearen alde egiten dau. "Urdaibaiko Organoak. Jose Mari Egileor" kontzertu zikloan partehartzeak musika-tresna aparteko hauen musikaz gozatzeko aukera eskeintzen dau, udako kultura eskaintza aberastu eta herriko bizitza sozio-kulturala dinamizatzen dau.

Gautegiz Arteagako Udalak eta parrokiak esfortzu handia egin dabe Andra Mari Eleizaren organoa egoera onean mantentzeko. Ondareko altxor honek 131 urteko antzinakotasuna dauka. 1884. urtean Aquilino Amezuak eraikita, organo honen berezitasuna albotik jotzen dela da eta bere konfigurazioa munduan bakarra da. Musikazaleek organo onen soinuaz disfrutatzeko aukera izango dabe zapatuan, uztailaren 18an, 20:30etatik aurrera. “Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor” zikloaren hasierako kontzertua izango da.

Kontzertu zikloa uztailaren 18an hasten da, 20:30etan, Gautegiz Arteagako Andra Mari Eleizan. Nicoló Antonio Sari veneziarrak Pasquini edo Sebastiuan Bach-eko piezak joko ditu bere errezitaldian, besteak beste. Nazioarteko organo sari ugari ditu eta italiar musikari honeko organo musikaren festibal nagusietan anfitrioi gisa parte hartu dau.   2012an Vicenzako "A Pedrollo" Kontserbatorioan organo espezialitatearen masterra jaso zuen Roberto Antonellogaz eta 2014an klabezinaren espezialitatearen masterra (Patricia Marisaldi) jaso zuen. Gainera, "Gaetano Callido" Nazioarteko Organo Festibalaren zuzendari artistikoa da eta Veneziako San Trovaso eta Carmini Eleizaren organojolea da.
Gautegiz Arteagako Udalak "Urdaibaiko Organoak 2015" kontzertu zikloaren sarrera kontzertuan parte hartzera animatzen dau herritarrak, Gautegiz Arteagako organo apartekoaren musikaz gozatzeko.