Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak antoltatuta, datorren domekan, abenduaren 16an, Gautegiz Arteagako Andra Mari Eleizan “Artiako Abesbatza” herriko koruak abestutako Gabonetako Kontzertua eskeiniko da. Hitzordua 12:45etan izango da.

Geure koruak egiten dauen lanagaz pozik gagoz. Guztiok gozatzen dogu euren kontzertuetan, hauetan euren errepertoriorik onena eskeintzen dabelako. Guztia herriko koruko partaideen inplikazioari esker, eurek urte guztia emoten dabe ensaioak egiten eta kontzertuak eskeintzen. Kontzertu hontaz gozatzeko gonbidapena luzatzen deutsuegu guztioi”, animatzen dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Gautegiz Arteagako Eleizaren soinu akustikoa lagun izango dau “Artiako Abesbatza”k bere Gabonetako errepertorioa interpretatzeko. Bertan, Gabonetako kanta ezberdinaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste, “Birjina Maite”, “Adeste Fideles”, edota “Hator Hator”.
Herriko korua Miren Zubieta Egiaren zuzendaritzapean dago eta kontzertuan Marta Diaz piano-jolea be izango da.
Hitzordua domekan izango da, abenduaren 16a, 12:45etan.