Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak herritarren partaidetza aktiboarekiko konpromisoa irmo mantentzen dau eta honegaz bat eginez herriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrraren Aurreraikina eta Ingurumen Azteran Estrategikoa jendarrean jarriko dauz bi hilabeteko epean. Dokumentazio guztia udal web orrialdean eta udaletxean izango da eskuragarri.

Herritar guztiek dokumentu hau eskuragarri izatea da helburua, horrela alegazioak aurkeztu ahal izateko. Biharko Gautegiz Arteaga diseinatzeko prozesua ahalik eta zabala eta partehartzailea izatea gura dogu. Horregatik, udaletxera hurbildu edota geure web orriaren bitartez dokumentuak kontsultatzeari animatzen doguz herritarrak”, azaldu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Behin iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertuta, gaur, urriaren 11an, jendaurreko erakustaldiaren epeak bi hilabeteko iraupena izango dau.
Gautegiz Arteagako HAPOaren gaineko dokumentazio guztia udal web orrialdean izango da eskuragarri http://www.gautegizarteaga.com/. Baita udaletxeko udalbatza-aretoan zabaldu dan erakusketan be, goizeko 9:00etatik 14:00etara, lanegunetan.
Herritarrek edozein momentuan aurkeztu ahal dabez euren zalantzak eta proposamenak. Helburu hau jarraituaz, erredakzio-taldeagaz aurretiazko hitzordua hartzeko aukera eskeintzen dau udalak. Horretarako, udaletxeko telefonora deitu behar da, 94 625 2953.
Erredakzio-taldeak zalantzak argituko dauz eta herritarrei laguntza eskeiniko deutse partaidetza prozesua errazteko. Eskaeren arabera gaika bananduko dira eta elkarrizketetarako datak eta orduak zehaztuko dira.
Gainera, herritarrek ahalik eta informaziorik gehien izatea erraztuteko, tailerak eta inkestak burutuko dira, herriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren elaborazioa prozezu zabala, argia eta gardena izateko.