Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak martxoaren 15ean egindako ez ohiko bilkuran Artea Herriko Tabernaren alokairua lehiaketaren bidez esleitzeko baldintzak aprobatu dauz, enplegua sortu eta herriko bizitza soziala dinamizatzeko asmoz. Kontratuaren epea lau urtekoa izango da, eta gehienez sei urtera arte luzatu daiteke.

Hirigunean kokatuta, Gautegiz Arteagako Herriko Taberna herriak auzokide eta bisitariei eskeintzen deutsezan zerbitzuetariko bat da. Barra eta jangelaz osatutako taberna honek kudeaketa aukera desberdinak eskeintzen dauz.

Udal tabernaren helburu nagusia herritarrei gizarte zerbitzu bat eskeintzea da. Horrela, Herriko Taberna udal informazio puntu modura egokituko da. Taberna urte osoan egonga da zabalik, oporraldietan eta asteko atseden egunean izan ezik.

Adjudikatzeko irizpideen artean kontutan hartuko dira: negozioa kokatuta dauen inguruaren ezagutza, Gautegiz Arteagako beste talde batzuk antolatuko dabezen ekimenetan elkarlanerako prestutasuna, eta udalerriaren bizitza sozial eta kulturala sustatzeko baliogarria izango dan beste edozein ekimen ere. Kasua balitz, udalerriko pertsonak kontratatzeko konpromosioa. Adjudikatarioak honako betebehar bereziak izango dauz, besteak beste: Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ezagutza (euskara eta gaztelera), bermatuz bezeroei zerbitzua emango zaiela bi hizkuntzatan.

Kontratazio Mahaia honela osatuko da: Mahaiburua, mahaikideak (udaleko bi zinegotzi) eta Idazkaria.

Interesatuek lehiaketaren inguruko informazioa jaso dezakete Udaletxean, baita dokumentazioa entregatu ere. Proposamenak aurkezteko epemuga 15 egun naturalekoa izango da, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik (atzo, martxoak 31).