Albisteak

 

Beste urte batez, Gautegiz Arteagako udalak herriko 2020rako egutegian agertzeko argazkirik onenak aukeratzeko lehiaketa jarri dau martxan. Aurton “Geure natura” izan da aukeratutako gai nagusia eta derrigorrezko baldintza izango da argazkiak Gautegiz Arteagan egindakoak izatea.  Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 15erarte egongo da zabalik.

Herriko egutegian agertzeko argazkirik onenak aukeratzeko Gautegiz Arteagako argazki lehiaketak ospe handia lortu dau herritarren artean    eta urtetik urtera gero eta partaide gehiago dagoz. Aurtongo gaiak sormena guztira bultzatuko dau.  “Aukeratu dogun gaia “Geure Natura” da eta jokoa emongo dau. Izan be, geure herrian aparteko natura daukogu, paisaia ederrekaz. Gainera, udazkeneko koloreak argazkiak ateratzerakoan guztiz lagungarriak dira.  Paisaia zabalak edota zertzelada txikiak, aurton epaimahaiak gatz izango dau argazki irabazlea aukeratzeko”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek. 

Lehiakide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango dauz, argitaratubakoak, eta argazkiak Gautegiz Arteagan egindakoak izan beharko dira. Argazkiak horrela aurkeztu beharko dira: formatu elektronikoan edota paperean. Hauek lehiaketa bukatu ondoren berreskuratu ahal izango dira. Gainera, aurkeztutako argazkiak originalak eta inon argitaratu gabekoak izan behar dira, aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan edo online. 

Parte hartu nahi dabenek euren argazkiak bidali beharko dute azaroaren 15erako eguerdiko 12:00ak baino lehen, honako emailera: udala.gautegiz@bizkaia.org , edota posta arruntaz edo zuzenean udaletxean: Herriko Enparantza, 1, Gautegiz Arteaga, 48314 helbidera bidaliz.

Argazki guztien artean 12 argazki aukeratuko dira, urteko hilabete bakoitza ilustratzeko.  Irabazleek lehiaketagaz zerikusia daukon oparia jasok dabe eta erakusketa be egingo da. Partehartzaile guztiek sari banaketa egunean burutuko den lunch-an parte hartuko dabe, abenduaren 20an (19:00h.).