Albisteak

 

"Gautegiz Arteaga 2016" argazki lehiaketaren konkurtsoak badauka irabazleak: Eneko Ibarguengoitia, Fernando Malaxeetxebarria eta Aitzol Cortijo. Argazki irabazleak, eta aukeratu diren beste 10 bat, 2016ko udal egutegian sartuko dira.

Gautegiz Arteagako Udalak urtero banatzen dau herritarren artean herriko egutegia eta hurrengoa, 2016koa interes handikoa izango da, udalak antolatutako "Gautegi Arteaga 2016" argazki lehiaketaren argazkiekaz egingo delako.

Aurkeztutako guztien artean, 13 argazki aukeratu dira, bat 2016ko egutegiaren portadarako eta beste 12ak hilabete bakoitza irudikatzeko. Sariei dagokionez, argazkia egutegian publikatzeaz gain, lehenengo saria, Eneko Ibarguengoitiarentzat izan da, honek  200 euro irabazi dauz eta argazkia egutegiaren portadan agertzea; bigarren saria, Fernando Malaxetxebarriarentzat, 150 eurokoa izan da eta hirugarrena, Aitzol Cortijok irabazi dau, 100 euroko sariagaz. Horrez gain, argazki finalisten artean aukeraketa egin da egutegian sartzeko. Aukeraketa horrela geratu da: Maite Gorrotxategi, Orlando Bollar, Aitzibier Robredo, Pilar Mintegia, Josu Lejido Goti, Josean López, Aitor Legaresti eta Julene Mendiola.
"Lehiaketan parte hartu dabeen herritar guztiei eskerrak emon gura deutseet, honek geure herriarekiko dogun inplikazio maila eta maitasuna agerian jartzen dau. Guztion artean egiten dogu Gautegiz Arteaga eta geure herriko edertasun eta gune apartekoak erakustea, geure herriko irudia zabaltzeari laguntzea da be", nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.
Argazki irabazleak paduraren ametsezko paisaia erakusten dau, irudian txalupa bat ikusten da; bigarrena Ozolloko itsas-errotarena da eta hirugarrenak antzinako iturri bat erakusten dau.

Aurkeztutako argazkiak originalak eta inon argitaratu gabekoak izan behar izan dira (aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan edo online). Gaia librea baina herriko motiboren bat agertu behar izan dabe argazkiek.