Albisteak

 

Gautegiz Arteagako udalak, Imaginn (Mondragon Unibertsitatea) enpresaren laguntzarekin, haurrentzako robotika tailerra antolatu du maiatzaren 21ean. Ekitaldia herriko 5 eta 12 urte arteko umeentzat zuzenduta dago.

Tailerraren helburua txikienek programazioa eta robotikaren munduan lehenengo pausoak emateko aukera izatea da, beti ere planteamendu ludikoarekin. "Oso garrantzitsua da teknologia umeei hurbiltzea eta ikaskuntza prozesu hori era ludiko batean, giro onean eta lagunez inguratua ematea", adierazi du Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak.

Jarduerak lau orduko iraupena izango du, 10:00etatik 14:00etara, eta Gautegiz Arteagako Kultur Etxean izango da. Tailerraren prezioa 5 eurokoa izango da ume bakoitzeko eta plaza mugatuak daude. Izen-ematea eta ordainketa Kultur Etxean bertan egin beharko da, maiatzaren 13a baino lehen.