Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Kultura Sailak sasoi honetarako sukaldaritza tailer berezia antolatu dau, bertan herritarrek Gabonetako postreak Eusko Label produktuekaz prestatzen ikasteko aukera izango dabe. Herriko koruaren kontzertu bat eta Tor magoaren espektakulua Gabonetako egitarauaren beste ekintzetako batzuk dira.

Euskal produktuekaz prestatutako gabonetako gozogintza herritarrei ezagutzera emoteko asmoz, Gautegiz Arteagako Udalak sukaldaritza tailer berezia antolatu dau. Datozen abenduaren 28 eta 29an, partehartzaileek, besteak beste,  euskal pastela, gatzatua, Idiazabal gazta-tarta, konpota edota turroi-flana prestatzeko sekretuak ezagutuko dabez, guztiak Eusko Label produktuekaz eginak. Tailerra Herriko Tabernan eskeiniko da 18:00etatik 20:30etara. Interesatuek Aretxederreta Kultur Etxean emon ahal dabe izena abenduaren 23aren arratsalderarte. Abenduaren 28an bertan izena emoteko aukera be egongo da Herriko Tabernan, plazak bete arte. Prezioa 15 eurokoa izango da. "Gastronomia geure kulturaren parte da. Antzinako errezetak ikasi eta sukaldaritzan barrikuntzak sartzea bertoko produktuak erabiliz, geure gastronomia aberastu eta lehen sektorea bultzatzea da", nabarmentzen dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Gainera, datorren barikuan, abenduaren 25ean, Eguberri-egunean, herriko koruak, Artiako Abesbatzak, Ganbonetako kontzertua eskeiniko da Gautegiz Arteagako Andra Mari Eleizan.  Kontzertua meza ostean izango da, 13:30etan. Koruak "Canticorum Jubilo", " Birjina Maite", "Hor nun degun", "Donna Donna" eta "Hator Hator" abestuko dau. 
Txikikoentzako, domekan, abenduaren 27an, Aretxederreta Kultur Etxean magia ikuskizuna eskeiniko dau Tor magoak. Hitzordu magikoa 18:00etan izango da, sarrera doakoa izango da.