Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak Neguleku Zientifiko-teknologikoak jarriko dauz martxan, gabonetako oporraldian zientzia eta teknologian oinarritutako aisialdiko aktibitateak eskeintzeko herriko umeei. Neguko kanpamentu berezi hauetan herriko umeek robotika tailerraz, esperimentuekaz edota zientzia ta teknologiako jolasekaz gozatuko dabe Aretxederreta Kultur Etxean, abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean, 10:00etatik 14:00etara.  

Gabonetako oporraldian herritarrek lana eta familia bateragarri egiteari laguntzeko asmoz, Gautegiz Arteagako Udalak herriko umeen aisialdirako aukerak eskeintzen deutsez familiei, Neguleku Zientifiko-Teknologikoen bitartez. Ekimen hau igazko Gabonetan jarri zan martxan eta aurton, nobedade gisa, zientzia eta teknologian oinarritutako aisialdiko jarduerak eskeiniko dira, jolasak eta ikasketak medio.

"Bertoko familiek euren aisialdian herrian bertan igarotzea gura dogu eta horretarako garrantzitsua da euren beharrizanekaz bat datozen jarduerak eskeintzea. Gabonak umeek aisialdiaz gozatzeko sasoia da baina askotan gatx izaten da lana eta familia bateragarri egitea. Horregatik, negulekuak eskeiniko doguz, familiei laguntzeko, umeentzako aktbitateaz eskeiniz, eta belaunaldi barrien harremanak sendotzeko”, adierazi dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Gautegiz Arteagako Neguleku Zientifiko-Teknologikoetan parte hartzen dabeen neska-mutilek jolasaren bitartez ikasiko dabe. Ekintzen barne robotika tailerra, esperimentuak, zientzia jolasak eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko BTEK., Teknologiako Interpretazio Zentrora irteera bat eskeiniko dira.

Gautegiz Arteagako Negulekuak abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean burutuko dira Aretxederreta Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Plaza mugatuak dira. 15 plaza 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat izango dira eta beste 15 plaza 6 eta 12 urte bitartekoentzat. Interesatuek Kultur Etxean emon beharko dabe seme-alaben izenak abenduaren 20ª baino lehen (94 627 15 63). Prezioa 15 eurokoa da.