Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak musika doinuak eta gozamena ekarko dau herriko neska-mutilen Aste Santuko oporraldietan, martxoaren 29tik apirilaren 1ararte antolatu dauen Rock Eskolagaz. Herriko umeen aisialdia dinamizatzea da asmoa, jarduera dibertigarriekaz, tailerrekaz edota jolasen bitartez musikaren haria jarraituz.

Martxoaren 29, 30, eta 31an eta apirilaren 1ean Aretxederreta Kultur Etxeak <Rock Eskola> hartuko dau.  Ekimen honegaz herriko neska-mutilek, 3 eta 12 urte bitartekoek, tailerrekaz, jolasekaz eta jarduera ezberdinekaz primeran pasatzeko aukera izango dabe eta aldi berean euren musikarako talentua piztu.
"Udaletxetik herriko familia guztiak animatzen doguz euren seme-alabek ekimen honetan parte hartzeko. <Rock eskola> herriko umeek euren Aste Santuko oporraldietan disfrutatzeko musika eta aisialdiko ekimen ludikoa da eta euren arteko harremanak sendotzeko aukera ederra be", azaltzen dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Rock Eskolaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da eta prezioa 10 eurokoa izango da.  Izena emoteko epea martxoaren 18rarte egongo da zabalik Aretxederreta Kultur Etxean. 

(Informazio gehiagorako:  Aretxederreta Kultur Etxea. 94 627 15 63)