Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak laugarren urtez jarri dauz martxan Negulekuak. Ekimen barri honek gabonetako oporraldian herriko umeen entretenimendua bermatzea du helburu. Aurton neguko kanpamendu hauetan musika izango da gai nagusia eta herriko gaztetxoek ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dabe Kultur Etxean, abenduaren 26, 27 eta 28ean eta urtarrilaren 2,3 eta 4ean, 10:00etatik 14:00etara.

Gabonetako oporraldian umeen entretenimenduari zuzendutako aisialdi aktiboko aukera ederra eskeintzeko asmoz eta aldi berean  umeen Gabonetako oporretan familia eta lana bateratzeko laguntza eskeintzeko, Gautegiz Arteagako Udalak Negulekuak antolatu dauz beste urte batez. Ekimen barri honek jolasak, dibertsioa eta ikasketak batzeko aktibitateak eskeintzen dauz. Aurton musika izango da negulekuen gai nagusia.

"Garrantzitsua da geure herriko neska-mutilek euren aisialdia herrian bertan igarotzea. Izan be, honegaz geure seme-alaben eta herriko familien arteko harremanak sendotzeari laguntzen dogu. Herria egiteko formula perfektoa da, etorkizuneko belaunaldiek euren sustraiak bertan mantentzeko. Eta gainera, Gabonetan hain beharrezkoa dan aisialdia eskaintzen dogu, batez be, gurasook lan egiten dogula kontutan hartuz”, azaldu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Gautegiz Arteagako Negulekuak abenduaren 26, 27 eta 28ean ospatuko dira eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an Aretxederreta Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Plazak mugatuak dira. 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako 15 plaza izango dira eta beste 15 plaza 6 eta 12 urte bitartekoentzat. Interesatutako familiek euren seme-alabak apuntatu ahal dabez Kultur Etxean, abenduaren 20arteko epeagaz. Prezioa 15 eurokoa izango da.