Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak Negulekuak ekimena jarri dau martxan. Ekimen barri honek gabonetako oporraldian herriko umeen entretenimendua bermatzea du helburu. Neguko kanpamendu hauetan herriko gaztetxoek ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dabe Kultur Etxean, abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean, 10:00etatik 14:00etara.

Gautegiz Arteagako Udalak, umeen Gabonetako oporretan familia eta lana bateratzeko zailtasunaz ohartuta, sasoi honetan umeen entretenimenduari zuzendutako  aisialdi aktiboko aukera ederra eskeintzen deutse herriko familiei, Negulekuak. Ekimen barri honek, udan udalekuak antolatzen diren bezala, jolasak, dibertsioa eta ikasketak batzeko aktibitateak eskeintzen dauz.

"Geure herriko neska-mutilak herrian bertan aisialdiaz gozatzeko aukera izatea gustatzen zaigu. Era honetako ekintzen bitartez, Udaletxetik herriko umeen eta familien arteko harreman sozialak indartzeari laguntzea nahi dogu", azaldu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberan. 

Gautegiz Arteagako Negulekuak abenduaren 28, 29 eta 30ean ospatuko dira eta urtarrilaren 4 eta 5ean Aretxederreta Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Plazak mugatuak dira. 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako 15 plaza izango dira eta beste 15 plaza 6 eta 12 urte bitartekoentzat. Interesatutako familiek euren seme-alabak apuntatu ahal dabez Kultur Etxean, abenduaren 18rarteko epeagaz. Prezioa 10 eurokoa izango da.