Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak genero bardintasunaren defentsan, kontzientziazioan eta difusioan lan egiten dau. Helburu honegaz doako jarduera egitarau bat garatu dau gai hau landu eta sakontzeko. Datorren barikuan, urtarrilaren 15ean, "Jabekuntza tailerra" egingo da. Bertan, psikologia, integrazioa eta garapen pertsonala landuko dira.

Gautegiz Arteagako Udalak, pertsona guztien eskubideak errespetatzearen,  genero estereotipoei aurre egin eta genero diskriminazio forma ezberdinen kontra egitearen ezinbestekotasunaren gainean herritarrak sentsibilizatzeko garrantziaz ohartuta, batez be herriko gazteak, bardintasunean sakontzeko jarduera egitaraua antolatu dau. Honen barneko hurrengo ekintza, datorren barikuan, urtarrilaren 15ean izango da, Jabekuntza tailerragaz. 
Doako ikastaroa Aretxederreta Kultur Etxean burutuko, 17:30etatik 19:30etara. Tailerra irauten dauen bitartean, ludoteka zerbitzua eskeiniko da. 

"Jabekuntza tailerra"ren titulua "Creando una actitud positiva hacia el conocimiento personal" izango da.  Barneko ezagutza eta autoestimua sustatzea da tailerraren filosofia, bizitzaren edozein arloan garapen pertsonalaren oinarrizko euskarri giza. Horrela, partaide bakoitzak, askatasunez  eta jakinaren gainean honakoak esploratzea aukeratu ahal izango dau: bikotea, lana, aisialdia, sexualitatea, etxeko lanak, amatasuna, gizarteko harremanak....ezagutza pertsonalaren aurreran jarrera positiboa lortzeko asmoz. Gainera, ezagutzaren garrantziaz kontzientziatzea da asmoa, mundu afektiboa landu, erabakiak hartzearen fenomenoa aztertu eta pertsonen arteko harremanetan gardentasuna erraztuz. Tailer honek hurrengo barikua, urtarrilaren 22an, izango dau jarraipena, egitarauari amaiera emonez.

Gautegiz Arteagako Udalak bardintasun egitarauan parte hartzera eta gizabanakoaren eskubideak  eta besteenganako errespetoa bermatzeko erantzukizun kolektiboa defendatzeko agente aktiboak izatera animatzen dauz herritarrak.