Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak herriko neska-mutilen artean euskara, irakurzaletasuna eta sormena sustatzeko asmoz ipuin lehiaketaren edizio barri bat antolatu dau. Lehiaketa honek bere 20. edizioa ospatu dau eta irudimena, sormena eta ipuinen aurkezpena kontutan hartuko dauz. 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. 

Parte-hartzaileek euskaraz idatzitako ipuin originalak aurkeztu dabez Aretxederreta Kultur Etxean edota herriko Montorre Eskolan  eta euskaraz.  Gaia librea da, horrela neska-mutilek irudimena ahal beste askatzeko.  7 eta 12 urte bitarteko herriko neska-mutilek parte hartu ahal izan dabe lehiaketan.

"Udalak ondo baino hobeto baloratzen dau ipuin-lehiaketaren aurrean herriko neska-mutilek emoten daben erantzuna. Paraidetza urtetik urtera gora doa eta.  Irudimena askatu, istoriak sortzeagaz gozatu eta euskaraz irakurri eta idazteagaz gozatzeko gonbidapena egiten deutsague herriko neska-mutileei. Istorioak sortzea dibertigarria dalako”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Lehiaketan kreatibitatea, sormena eta aurkezteko modua hartuko dira kontutan, gaztetxoen irakurzaletasuna sustatzeko asmoagaz eta euren kreatibitate gaitasuna piztuteko.

Herriko umeen partaidetza bermatzeko, Udalak kategoria ezberdinetan banandu dau lehiaketa, adinaren araberakoak. Horrela, lehen kategoria, 7 eta 8 urte bitarteko umeentzako izan da (2011-2012an jaiotakoak). Hauek asko jota orrialde bat, marrazkia barne aurkeztu behar izan dabe. Kategoria honetan ezin izan da ordenagailuz egindako lanak aurkeztu. Bigarren kategorian, 9 eta 10 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu dabe (2009-2010.an jaiotakoak). Hauek asko jota orrialde bi, marrazkia barne, aurkeztu behar izan dabe. Eta hirugarren kategorian, 11 eta 12 urte bitartekoek parte hartu dabe (2007-2008.urtean jaiotakoak). Hauek orrialde bi edo gehiago eta marrazkia aurkeztu behar izan dabe. Azken kategoria bietan ordenagailuz be egin ahal izan dira lanak.

Kategoria bakoitzeko irabazleari emango jako saria eta parte-hartzaileentzako merendola egongo da. Sari-banaketa datorren maiatzaren 3an egingo da, arratsaldeko 17:00etan Aretxederreta Kultur Etxean.