Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udala pozik dago Gautegiz Arteaga 2019ko egutegia egiteko antolatutako argazki lehiaketan izandako partaidetza handiagatik.  Guztira, 120tik gora partaidek aurkeztu dabez eruen argazkiak lehiaketara. Aurton, ura eta Gautegiz Arteaga izan da aukeratutako Gaia. Bariku honetan, abenduaren 21ª, 2019ko udal egutegi barria aurkeztuko da eta argazki lehiaketaren sari-banaketa egingo da.

"Oso pozik gagoz aurton geure argazki lehiaketan partaidetza errekorra gainditu dogulako. Geure herria erakargarria dala esan gura dau honek. Ura bizi iturria da eta geure ondare naturala, kulturala eta historikoa. Gai honi lotuta 120 argazkitik gora batu doguz. Aurkeztutako argazkien aniztasuna eta edertasuna izan da nagusi”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako alkateak, Juan Felix Naberanek. 

Gautegiz Arteagako Udalak urtaro banantzen dau herritarren artean herriko egutegia eta hurrengoa, 2019koa, “Ura Arteagan” gaian oinarrituko da. Udalak antolatutako argazki lehiaketan aukeratutako argazkiak agertuko dira egutegian.

Datorren barikuan, abenduaren 21ª, argazki lehiaketaren sari banaketa izango da Aretxederreta Kultur Etxean eta 2019ko egutegia aurkeztuko da. Ondoren, zapatutik aurrera, Gautegiz Arteagako etxe guztietara helaraziko da.

Aurkeztutako argazki guztien artean 24 aukeratu dira eta hauek egutegian agertzen dira hile bakoitzean bi agertuz, bat handia eta beste bat txikia.

Lehiaketaren irabazleek luma-kartoian inprimaturik jasoko dabe euren argazkia. Argazki hauek udaletxean dagoz erakusgai. Partaide guztientzako lunch-a egongo da sari-banaketaren egunean, abenduaren 21ean (19:00h.).