Albisteak

 

  

  •  Proiektuaren 2. eta azken faseagaz amaitzeko liburu monografikoa bat publikatu da, 1936-1945 urteetako  Gautegiz Arteagako errealitatea erakusteko testigantzak, idatzizko dokumentazioa edota argazkiak batuz. 
  • Herriko memoria historikoa berreskuratzeko lanak Aranzadi Zientzia Elkarteagaz batera garatu dira eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa izan dabe.

Gautegiz-Arteagako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkarteagaz batera, "Herriko memoria historikoa ikertzeko eta berreskuratzeko proiektua" amaitu dau, 2015. urtean hasitakoa. Lan hau liburu monografiko baten publikazioagaz bukatu da, herritarren kolaborazioari esker eta Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoari esker.
Lehenengo fasea 2015. urtean garatu zan, herritarrengandik jasotako informazioa batuz, elkarrizketak eta dokumentazio zein testigantzen ekarpenekaz, horretarako ezarri zan memoriaren bulegoaren bitartez. 1go fase honetarako izandako inbertsioa 16.501,42€koa izan zan, horretarako Eusko Jaurlaritzaren 5.501,65€ko diru-laguntza jaso eban (ebazpena, 2015eko otsailaren 11koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak eta ekimenak diruz laguntzeko bideratutako laguntzetarako deialdia, 2015. urterako). 
Bigarren fasea liburu monografiko baten publikazioagaz amaitzen da, bertan "istorio pertsonalak eta familiarrak berregin gura doguz. Herrian gertatutako istorio hauek idatzirik uzteko. Liburu honegaz 1936-1945 urteetan euren eskubide zibilen zapalketa jasan zuten Gautegiz Arteagako herritarren oroimena berreskuratzen da. Euren izenean eta geure herriko memoria kolektiboa berreskuratzeari laguntzeagatik eskerrak emon gura deutseegu parte hartutako guztioi", azaltzen dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek. Honetarako inbertsioa 7.048,25€koa izan da, horretarako Eusko Jaurlaritzagaz kudeatu dau %50a inguruko diru-laguntza (ebazpena, 2016ko otsailaren 17koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak eta ekimenak diruz laguntzeko bideratutako laguntzetarako deialdia, 2016. urterako).
Gautegiz Arteagak bere historiren alde bate berreskuratzen dau, bereziki Gerra Zibilean eta lehen frankismoan gertatu ziren Giza Eskubideen urraketa sistematikoaren sasoi traumatikoarena, haren inguruko idatzizko dokumentaziorik ia ez dago.