Albisteak

 

Martxoaren 20an ospatutako Osoko Bilkuran Gautegiz Arteagako Udalak 2015. urteko aurrekontuaren hasierako-onarpena aprobatu dau, 895.449,79 eurotan. 2014. urteko aurrekontuaren antzerakoa da. Horrela, aurrekontua ahalik eta gehien aprobetxatzeko politika ekonomikoa mantenduko dau, inbertsio garrantzitsuei uko egin barik. Politika ekonomiko honen emaitza 2014ean lortutako gaineratikoa da, 200.000eurotik gorakoa. Honek, Udalak banku-erakunde bategaz duen zorra murrizteko balio dau.

Gautegiz Arteagako Udalak azken urteetan garatutako politika ekonomikoa mantenduko dau 2015.urtean. Politika honeri esker udalaren zorra erabateko murrizketa izan dau. Igaro dan barikuan, martxoaren 20a, 895.449,70 euroko aurrekontua onartu zan. Horrela banatuko da aurrekontua:

Pertsonal-gastuak                                                       198.383€
Mantenimendu, zerbitzuak, energia gastuak                 321.169€ 
Finantza eta amortizazino gastuak                                 67.137€
Mancomunitate eta diru-laguntzak                               167 391€
Inbertsioak                                                                 141.367€

2014ko aurrekontuen likidazioak 209.585 euroko gaineratikoa utzi dau diruzaintzaren gastuetarako. Horrela, Juan Felix Naberan alkateak proposatuta, Udalak banku-erakunde bategaz duen mailegua kitatzeko 100.000euro erabiliko dira. Neurre honegaz, zorra 200.000eurotara murriztu da. Murrizketa nabarmena da, kontutan hartuta 2011an legegintzaldi hasieran zorra 960.000 eurokoa izan zela.

Bestalde, 2012an Udalak martxan jarritako Doitze Plana bertan behera uztea erabaki zan Osoko Bilkuran. Plan honek kontratuko gaiengatik izandako zorrak ordaintzeko jarri zan martxan.