Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak Argazki lehiaketa jarri dau martxan beste urte batez. Gautegiz Arteaga 2019ko egutegirako argazkirik onenak aukeratzea da helburua. Aurton argazkien gaia “Ura Arteagan” da eta argazkiak Gautegiz Arteagan egindakoak izan behar dira. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 9ararte dago zabalik.

"Ura bizi iturria da eta geure ondare naturala, kulturala eta historikoa. Iturriak, errotak, errekak…guztiak dira geure iraganaren lekuko eta geure etorkizunaren parte dira ba. Horregatik, ura aukeratu dogu geure argazki lehiaketaren Gaia izateko. Lehiaketaren argazkirik onenak 2019ko egutegian ezarriko doguz. Gautegiz Arteagan paisaia zoragarriak daukaguz eta udazkenak argazki ederrak eskeintzen deuskuz. Horregatik animatzen dogu lehiaketan parte-hartzera”¸adierazi dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Lehiakide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango dauz, argitaratubakoak, eta argazkiak Gautegiz Arteagan egindakoak izan beharko dira.

Argazkiak formatu elektronikoan edo paperean/fisikoan aurkeztu ahal dira. Hauek lehiaketa bukatu ondoren berreskuratu ahal izango dira. Gainera, aurkeztutako argazkiak originalak eta inon argitaratu gabekoak izan behar dira, aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan edo online.

Parte hartu nahi dabenek euren argazkiak bidli beharko dute azaroaren 9ko eguerdiko 12:00ak baino lehen, honako emailera: udala.gautegiz@bizkaia.org , edota posta arruntaz edo zuzenean udaletxean: Herriko Enparantza, 1, Gautegiz Arteaga, 48314 helbidera bidaliz

Gautegiz Arteagako Udalak urtaro banantzen dau herritarren artean herriko egutegia eta hurrengoa, 2019koa, “Ura Arteagan” gaian oinarrituko da. Udalak antolatutako argazki lehiaketan aukeratutako argazkiak agertuko dira egutegian.

Epai-mahaia egutegia egingo dauen publizitate agentziaren ordezkariak osatuko dabe. Argazki guztien artean 12 argazki aukeratuko dira, urteko hilabete bakoitza ilustratzeko. Argazki irabazleak lehiaketagaz zerikusia duakon oparia jasokoa dabe eta jasotako argazkien erakusketa bat izango da. Partehartzaile guztiek sari banaketa egunean burutuko den lunch-an parte hartuko dabe, abenduaren 21an (19:00h.).

Kartela (PDF 1MB)

Oinarriak (PDF 87KB)