Albisteak

 

Azaroan ospatu den azken Osoko Bilkuran, Gautegiz Arteagako Udalak 2017rako aurrekontuak behin-behinekoz onartu dauz 851.022,17€tan. Herritarrei zuzendutako zerbitzuak mantendu, bizi-kalitatea irabazteko beharrezkoak diren inbertsioen bitartez herria hobetu eta udal kudeaketa indartzea dira datorren urterako plangintza ekonomikoaren gakoak eta irizpideak.

Azken bost urteetako gastuen euste udal politika ekonomikoa, honeri esker udalak zeukan zorra garbitu egin da, zerbitzuen mantenimenduagaz eta herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko egiturazko inbertsioekaz bat dator 2017ko aurrekontuetan. Herria ekonomikoki zein sozialki dinamizatzeari laguntzea da helburua.

Horrela dago banatuta aurrekontua:

Pertsonal-gastuak                                                       195.000€
Mantenimendu, zerbitzuak, energia gastuak              321.215€ 
Finantza eta amortizazino gastuak                               50.240€
Mankomunitate eta diru-laguntzak                              159.300€
Inbertsioak                                                                  122.265€

2017ko aurrekontuan ibertsioen partida pasa dan urtekoagaz konparatuta pixka bat handiagoa da eta herria sozialki dinamizatzeko zein zerbitzuak hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak mantentzen dira.

Inbertsioen artean, nagusienetako bat Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren egokitze prozesuari dedikatutako dena da. Hirigintza planteamenduaren berrazterketarako 56.265€ko partida aurreikusi da. Etorkizuneko herriaren eredua Gautegiz Arteagako herritarren gaur eta biharko beharrinekaz bat egitea da asmoa.  Lan honetarako kontutan hartuko da herritarren partaidetza. 

Herrian zerbitzu onak izatea, herritarrei bizitza errazagoa egitea eta herria hobetzea dira udalaren beste helburu batzuk. Asmo honegaz, partida aurreikusi da herriko koadro elektrikoak barriztuteko, azpiegitura honen modernizazioa hobekuntza kualitatiboa izango da herrian. Inbertsio garrantzitsua eta beharrezkoa da hau, eta udalak diru-laguntzak kudeatuko dauz. Fase ezberdinetan burutuko da. 

Aisialdi jarduerei dagokionez, herriko udal frontoiak bultzatzea proposatzen da, Horretarako, herriko plazan dagoen udal frontoi nagusiaren estaldura hobetuko da (17.000€). Aurton be, Kanalako frontoiaren estaldura ezartzeko lanak burutuko dira, Sukarrietako Udalagaz batera. Lan hauek igaz ezin izan ziren aurrera eraman.  Lan honek zerbitzuaren hobekuntza kualitatiboa ekarriko dau, izan be,  instalazioa euria izanda be erabili ahal izatea bideratuko dau.