Albisteak

 

Azaroaren 20an ospatutako Osoko Bilkuran Gautegiz Arteagako Udalak 2016. urteko aurrekontuaren hasierako-onarpena aprobatu dau, 850.055,67 eurotan, 45.394€ gutxiagokoa 2015. urteko aurrekontuagaz konparatuz. Udal gobernuak ahalik eta errentagarritasun gehiena bilatuko dau, kudeaketa esfortzu apartekoa eginez, herritarren beharrizanak erantzuteko gizarte politika mantentzeko, inbertsioei eta zerbitzuei uko egin barik.

Gautegiz Arteagako Udalak 2016rako gastuen euste udal politika ekonomikoari eutsiko deutso, zerbitzuen mantenimenduagaz eta egiturazko inbertsioekaz, turismo jasangarrian oinarritutzen den herriko ekonomikoa dinamizatzeari laguntzeko. 2016an hiri antolamenduaren plan orokorraren berrazterketaren prozesua hastea be aurreikusten da.

Horrela dago banatuta aurrekontua:

Pertsonal-gastuak                                                       191.050€
Mantenimendu, zerbitzuak, energia gastuak                 325.477€ 
Finantza eta amortizazino gastuak                                 50.920€
Mankomunitate eta diru-laguntzak                              165.700€
Inbertsioak                                                                111.906€

Kudeaketa esfortzu handia eginez, 2016ko aurrekontuak inbertsio garrantzitsuak egiteko partidak zabaltzen dauz, herriko ekonomia dinamizatzeari zuzenduta zerbitzu sektoreari lagunduz, eskaera turistikoa gehitu eta herrian gauak emoteko egonaldiak areagotzea lagunduz.  Proposamenen artean, udal lur-eremuan auto-karabanetarako gune bat sortzea nabaritzen da. Azpiegitura garrantzitsu honegaz udal gobernuak turismoaren alde egiten duen apostua osatu eta honetan aurrera egitea lortu nahi da, herrirako garapen ekonomikoaren ardatz gisa. Izan be, herrian kalitatezko landa ostatuak eta maila handiko hotela bat daude jada. Aisialdiari begira, Kanalako frontoiaren erabilpena sustatu nahi da frontoiari estaldura jarriz. Honek instalazioa euria izanda be erabili ahal izatea bideratuko dau. Inbertsio hau Sukarrietako Udalagaz batera egingo da. Hirigintzari dagokionez, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berrazterketa jarriko da martxan. Prozesu honetan kontutan izango dira herritarren ekarpenak, ideiak eta beharrizanak, horrela etorkizuneko herriaren eredua egokitzeko. Gautegiz Arteagako Udalak esfortzu guztiak egingo dauz guzti hauek aurrera eramateko behar den finantziazioa lortzeko.

Herriko bizi kultura, kirolakoa eta sozialari dagokionez, udal gobernuak herriko kultura eta tradizioak balioan jartzeko jarduerak antolatzen dabezen elkarte eta talde kulturalak lagunduz jarraituko dau. Hauen bitartez, aisialdi osasuntsua sustatu eta herritarren bizi soziokulturala dinamizatuz,  <herri barruko aisialdia> aukera erakargarria eta erreala izateari laguntzeko. Herriko ekintza kulturalak eta herriko haurreskolaren %50eko finantziazioa Gautegiz Arteagan erroldatutako familiei zuzendutakoa mantenduko dira. 

Tasak eta zergak
Udal tasa eta zergei dagokionez, Gautegiz Arteagako Udalak Ondasun higiezinen gaineko zerga mantenduko da eta gainontzekoetan igoera txiki bat planteatzen da.
Hiri Hondakin Solidoen Bilketa zerbitzuari dagokionez, Udalak indarrean dagoen araudia bete behar dau eta honek erabiltzaileak zerbitzua ordaindu behar dauela adierazten dau. Zerbitzu hau ingurumen maila altuenak eta garapen jasangarriaren irizpideak bermatuz eskeintzen da, udal erantzunkizunagatik eta indarrean dauden araudien eskakizunak betetzeko. Kudeaketa kostua apurka-apurka lotzen joateko, Udalak urtero igoera txiki bat planteatzen dau. Helburua urtetik-urtera Udalak hartzen duen zerbitzuaren kostuaren zatia gutxitxea da, igoera zorrotzak egin barik. Izan be, legeak diño zerbitzu hau hurrengo urteetan % 100ean erabiltzaileak ordaindu behar izango dauela.