Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Kultura Sailak herritar guztiei zuzendu deutse Antolin Deunaren jaiak antolatzeko jai-batzordearen batzarraren deialdia. hitzordua, barikuan izango da, maiatzaren 19a, 18:00etan.

Herritarren parte hartzea ezinbestekoa da guztion gustutara egokitutako jaietaz gozatzeko, horregatik, Gautegiz Arteagako udalak herritarrak, partikularrak edota kultur taldeak, Antolin Deunaren jaiak antolatzeko jai-batzordean parte hartzera gonbidatzen dauz.
Batzarra datorren barikuan izango da, maiatzaren 19a, 18:00etan Kultur Etxean.