Albisteak

 

Izandako arrakasta eta publiko eskaerari erantzuteko asmoz, Gautegiz Arteagako Udalak urriaren 31ararte luzatuko dau 11an, Ignacio Ipiña, artista bilbotarraren erakusketa. Erakusketa osatzen daben 26 koadrook artistaten ezaugarri diran argi eta itzalen jokoak agerian jartzen dabe. Honek atmosferak birsortu eta paisaiak leuntzen ebazan. Erakusketa udaletxean dago ikusgai goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Erakusketa abuztuaren 11an inauguratu zan eta udaletxean dago. 26 olioz dago osatuta, Ignacio Ipiñak 50,70,80 eta 90. hamarkadatan burututakoak.
Ignacio Ipiña Bilboko meatze-errealitatea eta XX.mendeko bigarren zatiko hiriko meatz-auzoak ondoen agertu eban artista izan zan. Baina bere sortze piktorikoaren barne Urdaibaiko paisaiak be agertu ebazan. 70.hamarkadan paisaia hauek meatzarien Bilbogaz aldizkatuz.  Urdaibaiko baserriak, antxinako ontziolak edota paisaia naturalak margotu ebazan.
Geure kulturaren aldeko sentsibilitatea bultzatu eta sustatzearen alde egiten dogu. Ahalik eta jenderik geihen Ipiña maisuaren lan artistikoa ezagutzeko aukera emoteko erakusketa luzatuko dogu. Bere koadroek geure paisaiaren aztarna emozionala osatzen dabe eta horretan Urdaibai kontutan izan eban.”, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek. 
Ignacio Ipiña (1932-2010)
Bilbon jaio zan 1932an, Garcia Rivero kalean. Gazte izanda Alde Zaharreko Pelota kalera joan zan bere familiagaz. 1946an, 14 urtegaz, olioagaz hasi zan lanean Urduñako paisaiak margotuz. Baysala margolaria bere lanean erreperau eban. Zuzenbide ikasketak burutu eta San Luiseko meatzak eta bere inguruak margotu ebazan.  Gaztetasunak eta kontzientzia sozialak Urduñako paisaiak alde batera utzi eta esprezioa eta kolorearen indarra erabiltzeari eraman eutseen.
Lizarrako paisaiak hamarka batez margotu ondoren, 70. hamarkadan meatzarien Bilbo margotzera bueltatu zan, Urdaibaiko paiasaiekaz aldizkatuz. Urdaibaiko baserriak, antxinako ontziolak, ostra-haztegiak, hondartzak, paisaiak lasaiak baina Ekaitz beltzek ustekabean hartutakoak batzutan. 
1977an lagun batek lagunduta eta suhiltzailez mozorrotuta, Labe Garaietan sartu zan eta ezaguna egin eutseen serie piktorikoa prestatu eban.
Beste margolaririk margotu ez ebezan txokoak margotu ebazan, Mimonitako Zuloa, kasuan kasu.
Mende bukaeran 50.hamarkadako gaira bueltatu zan, baina ikutu pertsonalagaz, profesionalagaz.

Ignacio Ipiña bere garaiko gizona izan zan, bere paisaietan gizartearen aztarnak bilatuz. Bere lana argi eta itzalen jokoengatik da nabaria, kontrasteengatik; gainera, oso gutxitan gizakia sartzen dau bere lanetan, baina argia eta itzalakaz, paisaia gizakia bihurtzen dau. 
Ipiñak horrela definitu eban bere estiloa: “Ez da erraza nire estilo pikorikoa definitzea. Natura izan da nire irakaslea, beragaz bat eginez. Paisaia-pintorea naz, figuratiboa. Muralismora jotzen dot eta angelu handiko ikuspegira.”