Albisteak

 

Gautegiz Arteagako Udalak beste urte batez aisialdi, kirol eta kulturazko udal ikastaroen eskaintza zabala eskeiniko dau 2018/2019rako. Izena emoteko epea iralaren 21era arte egongo da zabalik.

Urtero geure herritarren beharrizan eta proposamenei egokitutako ikastaroak eskaintzeko asmoa daukagu, gustu eta adin guztietarako ekintzekaz. Herrian bertan bizi direnen prestakuntza eta garapenaren alde egin gura dogu eta herritarren arteko harremanak sendotu be. Horrela, aisialdia herrian igarotzen dabe herritarrek, klase dibertigarrietan, ekintza ezberdinak ikasiz edota kirola eginez”, azaldu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek. 

2018-2019ko udal ikastaroek eskaintza zabala aurkezten dabe: Pilates, Yoga, Zumba, Mantenu Gimnasia, Abesbatza, Joskintza, umeentzako ingelesa, zirkua 6 eta 12 urte bitartekoentzat edota zirkomotrizitatea 3 eta 5 urtekoentzako.

Ikastaroak egin ahal izateko gutxienez 8 ikasleen inskripzioa nahitaezkoa izango da. Familia Ugaritsu Titulua daukaten hartzaileek %33ko murrizketa izango dabe euren kuotan. Ikastaroak urritik maiatzera eskainiko dira, ordutegi zabalagaz.

Gautegiz Arteagako udal ikastaroetan parte hartzeko interesatuek inskripzio-orria eskuragarri izango dabe web orrian edo Aretxederreta Kultur Etxean.
Informazio gehiago udal web orrian dago: www.gautegizarteaga.com