Albisteak

 

Oharra:

Herritar agurgarriak:

Jakina denez, koronabirusaren pandemia dela eta perbentzio-neurri gisa, Gautegiz Arteagako Kultur Etxeko instalazio eta jarduera guztiak itxi eta eten egin behar izan dira 2020ko martxoaren 13tik aurrera.

Horregatik, jakitun izanik 2020ko otsailean Gautegiz Arteagako Kultur Etxean inskribatutako ikastaroen zenbateko osoa ordaindu zenutela, jakinarazten dizuegu Kultur Etxeko jarduerei berrekin ahal diegun bezain laster, matrikulatu diren eskolak eman uzan diren aldiari dagokion kuota itzuliko dizuegula.

Espero dezagun egoera hau laster eta ondo amaitzea guztiontzat. Asko zaindu zaitezte eta jakin zuen esanetara gaituzuela 94 625 2953 telefonoan.

Agur bero bat,
Alkatea
Juan Felix Naberan Ozamiz

Sakatu hemen oharra deskargatzeko (PDF 218KB)