Albisteak

 

Inguru ederra da Urdaibaikoa, bertan aurkitu daitekeen oparotasuna baliatuz naturaren behaketarako jardunaldiak antolatzen ari gara imajinatu dezakegun behatoki ederrenetariko batean, Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerren, hain zuzen ere.

Natura argazkigintzan adituak diren profesionalek hitzaldi interesgarriak emango dituzte eta jakintzak bertara hurbiltzen direnekin elkarbanatuko dituzte.

Argazki makinen erakusketa egongo da baita eta norberak aukera izango du aparailuak maneiatu eta ametsetako argazkiak ateratzeko.

Toki mugatuak. Inskripzioa erreserba ordenaren arabera egingo da. Izen-ematea telefonoz egingo da 699 839 202 edo 94 625 11 57ra deituta edota ondorengo posta elektronikora mezu bat bidalita: birdcenter@birdcenter.org.

Izen-ematearen prezioa 30€ da non bi jardunaldietan (martxoaren 10a eta 11an) Coffea break, janaria eta Urdaibai Bird Centerrera bisita sartzen diren.

Etor zaitez gurekin hegaztien nazioarteko aireportura.

Egitaraua (PDF 91KB)