Albisteak

 

2016ko Gautegiz Arteagako argazki lehiaketaren OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK
Edonork parte hartu dezake. Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak guztiz onartzen direla esan nahi du.

GAIA
Aurkeztutako argazkiak, Gautegiz Arteagakoak izan behar dira. Gaia librea da (paisaia argazkiak, pertsonak eta ohiturak, ondarea, animaliak…). Antolatzaileek argazkiak ukatzeko eskubidea izango dute, baldin eta argazkiek ez badute behar besteko kalitate teknikoa.

OBREN BIDALTZEA
Lehiakide bakoitzak, kategoria bakoitzean, gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak bidali ahalko diraposta elektroniko bidez kulturetxea.gautegiz@bizkaia.org edo posta arrunta erabilita, Herriko enparantza 1, 48314 Gautegiz Arteaga bidaliz

Argazkiak formatu elektronikoa izan beharko dute,edozein dela argazkia ateratako modua. Hurrengo formatuak onartuko dira: .jpg; .tif; .psd eta .bmp. Ez dira onartuko alde luzeenean 30zm baino gutxiago duten lanek ezta erresoluzioa 300ppp baino gutxiago dutenak ere. Aurkeztutako argazkiak originalak eta inon argitaratu gabeak izan behar dira (aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan edo online).

AURKEZTEKO EPEA
Argazkiak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 30ko eguerdiko 12:00etan amaitzen da.

EPAIMAHAIA ETA AUKERAKETA
Epaimahaia, Gautegiz Arteagako udaletxeko ordezkariek, Emociona publizitate agentziako ordezkariek (egutegiaren argitaratzaileak) eta herrian erroldatuta dauden bi pertsonek osatuko dute.

Finalerako, 13 argazki aukeratuko dira, bat 2016ko Gautegiz Arteagako egutegiaren portadarako eta beste 12ak aipatutako egutegiaren hilabete bakoitza irudiztatzeko. Horrez gain, argazki finalisten artean aukeraketa bat egingo da, egitekoa den Gautegiz Arteagako informazio turistikorako triptikoan gehitzeko.

SARIAK
Hurrengo sariak izango ditu lehiaketak:

  • Lehenengosaria: 200 euro eta argazki irabazlearen publikazioa GautegizArteagako 2016ko egutegian.
  • Bigarrensaria: 150 euro.
  • Hirugarrensaria: 100 euro.

ARGAZKIEN JABETZAREN  ESKUBIDEAK

Gautegiz Arteagako udalak, eskumen osoa izango du aukeratutako 13 argazkiak deritzon eran erakutsi, erreproduzitu eta argitaratzeko egile eskubideak ordaindu barik. Inondik inora ere argazkiak ez zaizkie bitartekoei utziko autorearen baimenarekin ez bada. Parte hartzaileek beraien lanetan hirugarrenen eskuhartzerik ez dagoenaren erantzukizuna hartzen dute. Antolatzaileek, bere partetik, argazkia erreproduzitzen duten bakoitzean autorearen izena aipatzeko konpromezua hartzen dute.

 Oinarriak ikusi PDF formatuan (PDF 225KB)