Berriak
Aurpezkena
Loturak
Iragarkiak
Gautegiz Arteaga itsasbazterreko udalerria da eta, itsasoa bere magalean besarkatzen duen arren, bere barruan hainbat eta hainbat sekretu natural eta etnografiko gordetzen ditu, gizakiaren eta bertako ekosistema baliotsuen artean historiaurreko aroetatik gaur arte mantendu den harreman estuaren ondorioz.
Askorentzat Gautegiz Arteaga ez da besterik hondartzara eroaten duen eskualdeko errepidearen inguruan zabaltzen den udalerri bat baino. Baina pasuko bisitari askoren zehaztu bako ikuskeratik urrun, Gautegiz Arteagak kultura ondare baliotsua eta natura eta paisaia ondare ikusgarria gordetzen ditu bere barruan eta, Busturialdeko beste udalerri batzuekin batera, Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotz eskuzabala hornitzen duen hauspoetariko bat da.
Gautegiz Arteaga Urdaibaiko Itsasadarraren eskuma aldean kokaturik dago. 13,38 km² -tako azalera dauka.
Iparraldetik Ibarrangelu, hegoaldetik Kortezubi, ekialdetik Ereño eta Mendebaldetik Urdaibako Itsasadarrarekin mugatzen du azken honek Busturia eta Muruetarekin banatzen duelarik.
Gernikatik Lekeitiora bitartean, BI-638 errepidetik Gautegiz Arteagako udalerrira iristen gara.
Bilbotik 38 km-tara, Gernikatik 5-era eta Lekeitiotik 18 km-tara aurkitzen da
Gautegiz Arteaga-ko Udala, Herriko Enparantza , 1 - 48314 Gautegiz Arteaga (Bizkaia)
Prohibida la reproducción total o parcial de esta web, incluso el volcado a cualquier sistema de recuperación, sin la expresa autorización del propietario.
© Gautegiz Arteaga-ko Udala 2010 Todos los derechos reservados
Aktibitateak
Argazkiak
Gautegiz
Arteaga
Ibarraren bihotz gozoan
Castellano
Euskera